Berriak

Patatak kosta ahala kosta

Neiker_labopatataEusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mendeko sozietate publiko NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak ikerketa proiektu bat burutu du, klima aldaketarekin aurreikusten diren baldintzetara ondoen egokituko diren pata aldaerak ikertzeko, aurreikusten baita euria urrituko dela eta muturreko hotz eta bero tenperaturak egongo direla.

Zentro teknologikoa garatzen ari den proiektuak tolerantziak edo erresistentziak ematen dituzten patataren geneak identifikatzea da, etorkizuneko baldintza klimatikoetara ezin hobeto egokituko diren patata aldaera berriak lortzeko. Horrez gain, ikerketak gaur egungo patata aldaerek lehorte handiago eta tenperatura altuago eta baxuagoetan zer portaera izango duten jakitea lortu nahi du. Finean, proiektuaren xedea da nekazaritza sektorearen lehiakortasuna hobetzea, nekazaritza iraunkorragoa lortze aldera.

Berrikuntza ardi eta ahuntz azienden iraunkortasunerako mintegia

OVEJAS NEIKERNEIKERek (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea), IAMZ-CIHEAMek (Zaragozako Institutu Agronomikoa/Goi Mailako Ikasketa Agronomiko Mediterraneoen Nazioarteko Zentroa) eta H2020 iSAGE proiektuak (Europako Ardi eta Ahuntz Aziendaren Ekoizpen Iraunkorrerako Berrikuntza) Berrikuntza ardi eta ahuntz azienden iraunkortasunerako mintegi bateratua antolatu dute, Vitoria-Gasteizezko Europa jauregian, 2017ko urriaren 3tik 5era

Basoko bioekonomia Europako hegoaldean: Aukerak eta erronkak kurtsoko aurkezpenak

bioeconomia_mesa_tarde_01Ekainak 15 eta 16 Donostiako Miramar jauregian ospaturiko “Basoko bioekonomiaren aukerak eta erronkak Europako egoaldean” kurtsoko aurkezpenak eskuragai daude

Behi-paratuberkulosia: Patologia motela, isila eta eragin handikoa ustiategientzat

Guardar

JosebaGarrido_WebParatuberkulosia munduan hedatuta dagoen gaixotasun bat da, eta bereziki abere hausnarkariei eragiten die. Gaixotasuna ageriago agertzen da herrialderik garatuenetan eta behi ekoizpen intentsiboagoa dutenetan. Europa mailan, gaixotasun nagusien artean kokatzen da ekoizpenari dagokionez. Alemania, Erresuma Batu, Frantzia edo Herbehereetan, esaterako, laborategietako analisien arabera, kalkulatzen da esne behien aziendetako ustiategien %30-%65ek gutxienez buru positibo bat daukatela.