Eusko Legebiltzarreko kideek NEIKER bisitatu dute Euskadiko nekazaritzaren alde egiten duen lana ezagutzeko

Programaren erdigunea pinuen gaixotasunari aurre egiteko ikerketak eta ekoizpen ekologikoari buruzko azterketak izan dira.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordearen Mahaiko hainbat parlamentarik NEIKERen instalazioak bisitatu dituzte, Arkautin, lehen eskutik ezagutzeko Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintza eta basogintza sektorearen lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzeko egiten ari diren ikerketa garapen lanak.

Horrenbestez, taldeak zuzenean ezagutu ahal izan ditu erakundea lantzen ari den arlo nagusien ildo orokorrak, eta horien garrantziaren eta arrazoiaren ikuspegi global bat lortu ahal izan du, betiere nekazaritza eta abeltzaintza jasangarria bermatze aldera, ingurumenari zein ekonomiari dagokienez.

Halaber, programak pinuen gaixotasuna prebenitzeko eta sendatzeko egiten ari diren jarduketetan sakondu du, eta, modu osagarrian, aurkezpen bat egin da erakundeak nekazaritza ekologikorako dituen lursailen inguruan.