EuroDairy: Esnetarako behi aziendaren Europako sarea

Logo EURODAILYWebEuroDairy sare tematiko bat da, eta bere xedea da Europan esnetarako behi aziendaren sektorearen sostengarritasuna handitzea, ekonomia, gizarte eta ingurumen arloetan. Sarea sektorearentzat erabakigarria den momentu batean sortu da, hau da, esne kuotak desagertzearekin batera.

EBren 2020ko Horizontea programak finantzatuta, EuroDairyk esnetarako behi aziendaren sostengarritasun gaietan garapena eta berrikuntza zabaltzeko esparrua eskainiko du: baliabideen eraginkortasuna, animalien ongizate eta osasuna, esne produkzioaren eta biodibertsitatearen integrazioa, eta erresilentzia sozioekonomikoa.

vacas (Neiker)EuroDairy proiektuan 14 herrialdek parte hartzen dute, hasi Irlandatik eta Poloniaraino, hasi Suediatik eta Italiaraino. Proiektuan biltzen dira esnetarako behi aziendarekin dabiltzan abeltzainen %40, esnetarako behi aziendaren %45 eta Europako esne produkzioaren %60. Proiektuak European Innovation Partnership delakoaren eredu interaktiboa bereganatu du, non berrikuntza ustiategietan bertan lantzen baita, bai lehendik dagoen ezagutza bai ezagutza berria egokituz eta garatuz, sare tematikoaren bidez parteka daitezkeen soluzio desberdinak ezarri ahal izateko.
Europan, ustiategiek bultzatutako Talde Operatiboak EuroDairyren bitartez egongo dira konektatuta, esnearen sektorearentzako aukerak eta erronka espezifikoak aztertzeko. EuroDairyko bazkideek babestu egingo dituzte halako ‘eragile anitzeko’ taldeak, eskualde batean detektatutako berrikuntzak Europako beste eskualde batzuetarako ere izan daitezen. Gainera, proiektuak 120 ustiategi pilotu eta berritzaile izango ditu sektorean praktika erakusgarriak gauzatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoa dugu EuroDairyn parte hartzen duen eskualdeetako bat. NEIKERek koordinatzen du, EuroDairy barruan, talde operatiboen prestakuntza, hobetu beharrekoak identifikatu eta eragileen eta balio katean inplikatuta dauden hirugarren aldeen arteko lankidetza sustatzeko (hasi abeltzaintzatik eta komertzializazioraino) eta baita I+G+b-ko jarduerak sektorera transferitzeko ere.
Katrine Lecornu, European Dairy Farmers erakundeko lehendakaria: “EDFrentzat garrantzitsua da proiektu honetan parte hartzea, Europan momentu erabakigarria bizitzen ari baikara esnetarako behien sektorean. EDFren balioek zientzia eta berrikuntzatik praktika komertzialerako transferentzia babesten dute, eta osagarri perfektua dira EuroDairyrentzat”.

Richard Holland, European Cattle Innovation Partnership erakundeko lehendakaria: “Esnetarako behi aziendaren sektoreko eragileak, abeltzainen elkarteak, kooperatibak eta ikerketa zentroak inplikatzeak berekin ekarriko du botton-up planteamendu bat izatea, eta horrek onura asko eta askotarikoak emango dizkio sektoreari Europan”.
Ray Keatinge, EuroDairy AHDB Dairy proiektuaren koordinatzailea: “EuroDairy oso aukera baliotsua da behi aziendako ustiategien, zientzialarien, adituen eta industriaren artean ezagutza trukatzeko. 19 bazkideak eta beren talde operatiboak kooperatzen ari dira Europako esne ekoizlerik handienak diren eskualdeetan, eta horrek balio handia ematen dio sektoreari”.

Oharrak:

  • EuroDairyko bazkideen zerrenda:
EBko herrialdea Erakundea
United Kingdom AHDB Dairy
The Netherlands DLO Foundation Wageningen University and Research Centre
Belgium Innovation Support Centre for Agricultural and Rural Development
Belgium The Institute for Agricultural and Fisheries Research
Denmark SEGES
Finland Natural Resources Institute Finland
France French Livestock Institute
France National Interprofessional Centre of the Dairy Sector
Germany University of Kiel
Ireland<0} Teagasc
Italy Research Centre on Animal Production
The Netherlands DairyNL organisation of the Dutch dairy supply chain
The Netherlands The Southern Agriculture and Horticulture Organisation
Poland Warsaw University of Life Sciences
Portugal University of Trás-os-Montes and Alto Douro
Slovenia University of Ljubljana
Spain Agricultural Cooperative Union of Galicia
Spain<0} NEIKER, Basque Institute of Agricultural Research and Development
Sweden The Federation of Swedish Farmers
Northern Ireland AgriSearch

• 2020ko Horizontea programaren ISIB2 azpiprograma: Ikerketa berrikuntzara gerturatuz
Nekazaritzan garapen sostengarria bultzatzeko, funtsezkoa da ikerketa eta berrikuntza elkarrengana gerturatzea. Nekazaritzako Berrikuntza eta Ezagutza sistemak (AKIS) oso bestelakoak dira herrialde batetik bestera, eskualde batetik bestera eta sektore batetik bestera, eta beti ez dute lortzen nekazaritza eta landa eremuetan produkzioa eta sostengarritasuna aldi berean handitzea. Proiektu zientifikoen bitartez ezagutza etengabe sortzen bada ere, hortik datozen emaitzak ez dira beti behar adina ustiatzen eta praktikara eramaten.

Standing Committee of Agricultural Research erakundearen AKISeko lantaldeak nabarmendu egiten du zientziak eta berrikuntzak sustatutako ikerketen arteko desberdintasuna, izan ere, horietako bakoitza pizgarri banak gidatzen du. Ikerketaren, nekazaritza eta abeltzaintzako eremu eta ustiategietarako zerbitzuen eta balio kateko beste eragile batzuen arteko kooperazioak berebiziko garrantzia du berrikuntzak motibatutako ikerketarako, eta hori EIPk bultzatu behar du. Hala, interakzio hori eta ezagutza trukea estimulatzen duten mekanismo eta sareak garatzeko orduan, kontuan izan beharko da xedea hauxe izango dela: baliabideen erabilpena optimizatzea eta berrikuntzaren ondoriozko ikerketarako trantsizioa ahalbidetzea. Zientzian eta praktikan oinarritutako informazioa eskuragarri egitea funtsezko baldintza da EIPko talde operatiboak antolatzeko.

• ECIP

European Cattle Innovation Partnership (ECIP) elkartea lankidetza batetik sortu zen, hain zuzen ere, Europako behi aziendaren sektoreko eragileen eta abeltzainen erakundeen arteko lankidetzatik, horien helburua behi aziendaren lehiakortasuna eta sostengarritasuna epe luzera hobetzea izaki. Helburu espezifiko bat zera da: ikerketa aplikatuarekin, garapenarekin eta ezagutza trukearekin koordinaturik lan egitea, inpaktua maximizatu, bikoizketak murriztu eta balioa handitzeko.