Karbono-aztarna eta zerbitzu ekosistemikoak ebaluatzea ardi-ekoizpeneko estrategia jasangarriak diseinatzeko

Neiker 2Finantzaketa: INIA
Ikerlari arduraduna: Roberto Ruiz doktorea
Gauzatzea: 2011-2015

Larratze-baliabideen erabileran oinarritutako animalia-ekoizpeneko sistemetako karbono-aztarnaren ebaluazioaren emaitza etsigarria izan ohi da ugaltze eta elikatze intentsiboko jardunbideak erabiliz kudeatutako sistemekin konparatzen denean.

Latxa eta karrantzana arrazen hobekuntza genetikoko programa

Banner-masterFinantzaketa: Eusko Jaurlaritza
Ikerlari arduraduna: Eva Ugarte doktorea
Iraupena: Urtean behin

Euskadiko ingurune geografikoan, esnetarako ardi-aziendako bi arraza autoktono daude: latxa ( Ipar Euskal Herrian manex deritzona) eta karrantzana. Latxa arrazaren bi barietate daude: latxa burubeltza eta latxa burugorria. Larruazalaren koloreagatik eta fanerengatik desberdintzen dira, eta, eskuarki, genetikoki bereizitako bi populazio osatzen dituzte. Jotzen da arraza horietako 770.000 ardi inguru daudela EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian banatuak.

Proteaginosoak eta oleaginosoak erabiltzea esnetarako behi-aziendaren jasangarritasuna hobetzeko Kantauriko erlaitzean: esne bereiziaren ekoizpena eta kalitatea (Iparesne)

FrisonaFinantzaketa: INIA
Ikerlari arduraduna: Aser García doktorea
Iraupena: 2014-2016

Animalia-ekoizpen jasangarriaren zutabe nagusietako batean oinarritzen da: ustiapenean sortutako baliabideak modu eraginkorrean erabiltzea kalitateko behi-esnea ekoizteko sistemak garatzeko, sistema horiek jasangarriak eta lehiakorrak izanik Kantauriko erlaitzeko eta Galiziako baldintza agroklimatiko eta estrukturaletan.

Esnekien sektorean sortutako esne-gazuraren aprobetxamendu integrala: formulazioa animalia-elikaduran (VALORLACT)

ValorlactFinantzaketa: LIFE ENV/ES/000639
Ikerlari arduraduna: Aser García doktorea
Iraupena: 2013-2015
Gaztandegietan sortzen den esne-gazura osoki aprobetxatzeko Ekintza Plan bat prestatu eta balidatu nahi du proiektuak, esne-gazura kontzentratzeko, lehortzeko eta/edo haren digestio anaerobioa lortzeko zenbait teknologia frogatuz, aukera ematen dutenak esne-gazura, bai gizaki eta animalientzako elikagaietan erabiltzeko, bai energiaren eta nekazaritzaren arloetan erabiltzeko.