Animalia-Ekoizpena

NEIKEReko Animal Ekoizpena Sailak abeltzaintza-sistemen jasangarritasuna, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoko sistemena, hobetzera bideratutako I+Gko proiektuak garatzen ditu. Hala, abeltzaintzaren produktibitatea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetu nahi da tokiko bitartekoen balorizazioaren bidez (abere-arrazak, larreak, lehengaiak, etab.), inguru sozioekonomikoari eta ingurumenekoari egokitutako ekoizpen-sistemak erabiliz eta, nagusiki, kalitate bereiziko produktuak lortzera bideratuta. Horretarako, hauek dira gure proiektuen arloak:
• Animalia-ugalketa
• Baliabide genetikoen kontserbazioa
• Hobekuntza genetikoko programak
• Elikadura eta animalia-nutrizioa
• Etologia aplikatua
• Animalia-ongizatea
• Erabakiak hartzen laguntzeko erreminten garapena
• Modelizazioa eta simulazioa
• Ekoizpen-sistemen karakterizazioa eta diseinua
• Larratzea eta baliabide naturalen erabilera
• Zerbitzu ekosistemikoen ebaluazioa

SAILEKO ARDURADUNA:

Roberto Ruíz (rruiz@neiker.eus)