Ikerketa ildoak

ppv

Diagnostikoa eta kontrola

Ikerketa-proiektuek Euskadiko ohiko laboreen plagak eta gaitzak dituzte aztergai, berotegiko laboreenak zein estentsibo eta basogintzakoenak barne. Gaur egun, hauek dira ildo horretako arretaguneak: berotegiko piperra eta tomatea, zerealak (garia, garagarra eta oloa), hazitarako eta kontsumorako patata, azukre-erremolatxa, mahatsa eta sagarra. Gaitzak eta plagak aztertzeko, alderdi hauek hartzen dira kontuan: eragile kausalen etiologia eta taxonomia, diagnostiko- eta detekzio-metodoen prestaketa eta maneiu konbentzionalerako (plagen kudeaketa integratua) nola agroekologikorako kontrol-estrategien deskripzioa. Aipamen berezia behar du elikagaien segurtasunaren arloko ikerketa-proiektuen garapenak, proiektuok fitosanitarioei eta mikotoxinei lotutako arazoei heltzen baitiete.
Landare Osasuna Sailak kontsultetarako zabalik mantentzen du diagnostiko eta zaintza epidemiologikoko zerbitzu espezializatua, plaga eta gaitzen diagnostiko- eta detekzio-lanetarako, bai eta alerta eta abisuen transferentziarako zerbitzua ere, nekazaritza-ustiategien arloko aholkulari teknikoei erreminta bat eskaintzeko erabakiak hartzen laguntzeko (http://www.avisosneiker.com/).

Harremana: Raquel Marquínez (rmarquinez@neiker.eus)

Plaga eta landare-gaixotasunen zaintza epidemiologikoa

Ikerketa-proiektuek Euskadiko ohiko laboreen plagak eta gaitzak dituzte aztergai, berotegiko laboreenak zein estentsibo eta basogintzakoenak barne. Gaur egun, hauek dira ildo horretako arretaguneak: berotegiko piperra eta tomatea, zerealak (garia, garagarra eta oloa), hazitarako eta kontsumorako patata, azukre-erremolatxa, mahatsa eta sagarra. Landare Osasuna Sailak kontsultetarako zabalik mantentzen du diagnostiko eta zaintza epidemiologikoko zerbitzu espezializatua, plaga eta gaitzen diagnostiko- eta detekzio-lanetarako, bai eta alerta eta abisuen transferentziarako zerbitzua ere, nekazaritza-ustiategien arloko aholkulari teknikoei erreminta bat eskaintzeko erabakiak hartzen laguntzeko .

Harremana: Dra. Amaia Ortiz Barredo ( aortizb@neiker.eus )

Plagak eta landare-gaixotasunak kontrolatzeko estrategia berrien garapena

Ikerketa-proiektuek Euskadiko ohiko laboreen plaga eta gaitzak dituzte aztergai, berotegiko laboreenak zein estentsibo eta basogintzakoenak barne. Gaur egun, hauek dira ildo horretako arretaguneak: berotegiko piperra eta tomatea, zerealak (garia, garagarra eta oloa), hazitarako eta kontsumorako patata, azukre-erremolatxa, mahatsa eta sagarra. Kontrol-estrategiak —hala maneiu konbentzionalean (plagen kudeaketa integratua) nola agroekologikoan— transferitzea, frogatzea eta inplementatzea dira ildo horretan garatutako proiektuen lehentasunezko helburuak. NEIKER nekazaritzako azpisektore guztiekin lanean ari da, ikasketa partekatuaren bidez, nekazarien eta aholkulari teknikoen lana errazteko eta hobetzeko, eta erakundeei beren lege-egintzak eta nekazaritza-politikak garatzen laguntzeko.

Dra. Ana María Díez Navajas. (adiez@neiker.eus) (vid)
Dra. Eugenia Iturricha. (eiturritxa@neiker.eus) (Forestal)
Dr. Santiago Larregla. (slarregla@neiker.eus) (cultivos herbáceos)