Errausketak

incineración de animales

Indarrean dagoen araudiaren arabera, NEIKER-Tecnaliak animalien errausketa zerbitzu bat du. NEIKER-Tecnaliak eskaintzen duen errausketa zerbitzua ingurumenarekin daukaugun begirunean (gas kaltegarrien emisioak ekidituz) eta animalien tratamendu duin eta etikoaren errespetuan oinarrituta, horregaitik gure eskaintza honako errauketa kasu hauetan baino ez da onartzen:

  • Gure animalien gaixotasunen diagnostiko zerbitzutik jasotako hilhotzak, heriotzaren arrazoiak aztertzeko.
  • Osasun-arriskua suposatu ditzaketen animalien errausketa (Erakunde ofizialak bidalitakoak eta kale edo errepideetan hil direnak)
  • NEIKER-Tecnaliak zerbitzu-emateen hitzarmen bat sinatuta duten elkarte desberdinetatik datozen animaliak (txakurtegiak, errekuperazio zentroak etab)
  • NEIKER-Tecnaliarekin hitzarmena duten udal-txakurtegien errusketak.
  • Albaitari kliniken bidalitako maskotak.

Funtzionamendua. Animalia Neiker-Tecnaliak Derion dituen instalazioetara ekarri behar da. Bizkaiko Teknologi Parkean, Berreaga, 1, 812 lurs.48160 Derio. Bizkaia. Ikusi mapa.

NEIKEReko lagin harrerara formulario bat betetu behar da animalia onartzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, mesedez bidali iezaiguzu zure kontsultak: laboratorios@neiker.eus era