WAVALUE, high quality fertilizers from difestate produced in biogas plants

Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak —Neiker-Tecnalia— eta Gipuzkoako Ekonek enpresak hondakin organikoak tratatzeko fabrika pilotu bat eraikiko dute, balio erantsi handiko ongarria produzitzeko. Instalazio horri esker, eraginkortasunez baliatu ahal izango da biogas-instalazioetako materia organikoa. Neiker-Tecnaliak Arkautin (Araba) dituen nekazaritza-lurretan egingo da lantegia. 1,5 milioi eurokoa da aurrekontua, eta Europar Batasunak, CIP-Ecoinnovation proiektuaren barruan, eta ekimenean parte hartuko dute lau erakundeek finantzatuko dute: Neiker-Tecnaliak, Ekonek Innovaciónek (produktuen balorizazioa), Blue Agrok eta Herbehereetako Colsen enpresak.

FERGIR. Abeltzaintzako hondakinak laborantzan ongarri gisa erabiltzeko kudeaketa integrala

Nekazaritza-sektorearentzat eta ingurumenarentzat garrantzi handia duten gaurkotasun handiko alderdiei ekiten zaie: gorotz eta minden behar bezalako kudeaketari eta nekazaritza-ustiapenetan ongarritze egokia burutzeari.

AGROLCAMANAGER: Ingurumenaren kudeaketarako software-a

K-EGOKITZEN: Klima Aldaketaren eragina eta egokitzea Euskadin

cambio climáticoBere helburu nagusia klima aldaketaren ebidentziak aztertzea eta baliabide hidrikoetan, azpiegituretan, itsasertzetan edo itsas zein nekazal ekosistemetan izan litetekeen eraginen aurkako egokitze neurriak kontuan izan.