Baliabide naturalen kontserbazioa

medio rural

Gure helburua da nekazaritzan, abeltzaintzan eta basogintzan erabilitako baliabide naturalen kontserbazioa eta hobekuntza, lurzoruaren, uraren eta airearen kalitatea eta osasuna zaintze aldera, eta horrekin gure gizarteko bizi kalitatea hobetzeko. Era berean, nekazaritzako praktika intentsiboek, kutsadurak, klima aldaketak eta bestelako baldintza batzuek baliabideei eragiten dizkieten kalteak murriztea ere bada gure helburua

NEIKER -Tecnalian ikerketak egiten ditugu natura ingurunea sakonki ezagutu eta bere funtzionamendua baldintzatzen duten faktoreak zehazteko, horrela kontserbazioarako eta jarrera ez jasangarriak zuzentzeko jarraibideak eskaini ahal izateko.

Gure misioa bizitza kalitatea eta errentagarritasun ekonomikoa ingurunearen kontserbazioarekin, biodibertsitatea eta paisajearekin eta natura ingurune eta landa inguruneen mantentzearekin bateragarri egiteko eraberritzea da.