Ikerketa ildoak

recursos naturales

Nekazaritza-baliabideen kudeaketa jasangarria

EIkerketa-ildo honetan, nitrogenoaren erabilera eraginkorra aztertzen dugu nekazaritza eta abeltzaintzaren arloan, eta atmosferarako emisioak murrizteko estrategiak proposatu eta ebaluatzen ditugu ustiategi-eskalan eta ikuspegi integratu batekin (animalia-abeletxea-lurzorua). Halaber, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietako larre-baliabideen aprobetxamendu jasangarrirako erabakietarako euskarri bat garatzen laguntzen dugu. Horretarako, alderdi agronomikoak (larrearen ekoizpena eta elikagarritasuna aziendaren elikaduraren oinarri gisa) eta alderdi ekologikoak (landare-komunitateen egitura eta dinamika, biodibertsitatearen kontserbazioa agrosistemen funtzionamenduaren berme gisa) hartzen dira kontuan. Azkenik, baso-kudeaketa jasangarriaren adierazleetan, baso-paisaiaren zonifikazioan, basogintza egokituan eta basogintza-eredu berrietan ere dihardugu lanean ekonomia berde eta zirkularraren esparruan.

Nahia Gartzia  (Research Gaterako sarbidea)
Ander Arias (Research Gaterako sarbidea)
Isabel Albizu (Research Gaterako sarbidea)

Lurzoru degradatuak ebaluatzea eta berreskuratzea

Ikerketa-ildo honetan, lanean dihardugu ingurumen-estreseko iturriek (kutsadura, klima-aldaketa, nekazaritza-jardunbideak) lurzoruaren funtzionalitatean eta jasangarritasunean duten inpaktuaren arloan —lurzorua baliabidea baita—, ekologia mikrobianoaren berezko erremintak erabiliz (adierazle mikrobiano edafikoak). Besteak beste, arlo hauek ebaluatzen ditugu: (i) aztarna-elementuekin eta/edo konposatu organikoekin kutsatutako lurzoruen bio- eta fitorremediazio-metodoen eraginkortasuna, eta (ii) ingurumena errespetatzen duten nekazaritza-jardunbideak aplikatzearen efektua. Halaber, basogintzarako lurzoruen degradazio-arriskuak analizatzen dihardugu, eta emankortasunaren kudeaketari buruzko laguntza teknikoa ematen diegu basoen jabeei eta kudeatzaileei.

Carlos Garbisu (Research Gaterako sarbidea)
Lur Epelde (Research Gaterako sarbidea)
Anders Lanzén (Research Gaterakosarbidea)

Klima-aldaketaren inpaktua, leuntzea eta egokitzea

Ikerketa-ildo honetan, bereizmen handiko klima-jokalekuak egiten ditugu (25 x 25, 1 x 1 km), eta nekazaritzan, abeltzaintzan eta basogintzan klima-aldaketak duen inpaktua eta hartara nola egokitu aztertzen dugu eredu agroklimatikoak erabiliz. Bestalde, baditugu erremintak karbono-aztarna eta ur-aztarna kalkulatzeko nekazaritza-sektorean sortzen diren produktu gehienetarako. 2005. urteaz geroztik, EAEko BEG emisioen inbentarioan parte hartzen dugu. Nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreko berotegi-efektuko gasen eta amoniakoaren emisioen monitorizazioan eta prestaketan lanean dihardugu, eskala esperimentalean zein errealean, eta aipatutako emisioak leuntzeko estrategien eraginkortasuna ebaluatzen dugu. Bestalde, lanean dihardugu klima-aldaketara eta baso-lurzoruetan karbonoa bahitzera hobekien egokitutako basogintza-espezieak eta jatorriak hautatzen.

Oscar del Hierro (Research Gaterako sarbidea)
Pilar Merino (Research Gaterako sarbidea)
Haritz Arriaga (Research Gaterako sarbidea)