Ezagut gaitzazu

NEIKER-Tecnalia

Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea

NEIKER-Tecnalia, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta lehiakortasun Sailari atxikita dagoen irabazi asmorik gabeko erakunde publiko bat da . NEIKER-Tecnaliak honako I+G helburuak erdiesteko konpromisoa hartua du:

  • Nekazaritzako ekoizpen-sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea.
  • Ustiapenetan kudeaketa-teknologia berriak garatu eta aplikatzea.
  • Nekazaritzako elikagaien eraldaketa-industriari, balio bereizgarria duten produktuei eta, oro har, kontsumitzaileei dagozkien kalitate-baldintzak betetzea. Horretarako, azpiegitura teknologiko bat osatu dugu, mehatxu biologikoei, ekoizpen-sistemari berari eta herritarrei erantzuteko asmoz.

I+G proiektuez gain, NEIKER-Tecnaliak transferentzia eta prestakuntza mailako ekintzak egiten ditu, eta horretarako, baliabide eta azpiegitura propioak dauzka, baita punta-puntako prestakuntza daukaten langileak ere. Gaur egun NEIKER-Tecnalia Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Publikoa da. Bestalde, 2006. urtearen amaieraz geroztik, Tecnalia Teknologia Korporazioko kidea da. Korporazio honen helburua ekonomia- eta gizarte-garapena bultzatzea da Berrikuntza Teknologikoaren sustapenaren bidez.