Mezu korporatiboa

NEIKER-Tecnalia Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Euskal Institutuan ezagutza eta soluzio berritzaileak eta transferigarriak garatzen ditugu, gure nekazaritzako elikaduraren sektoreari balioa emateko eta bere lehiakortasuna hobetzeko, ingurumena errespetatzeko irizpideekin, gaur egungo zein etorkizuneko iraunkortasuna segurtatzeko, gure ingurunearen garapen ekonomiko eta sozialean eta gure baliabideen iraunkortasunean aktiboki lagunduz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren helburuekin bat eginda, zeinari atxikita gauden.

Zerbitzurako borondatea duen erakunde publikoa garen heinean, gure kudeaketa ereduak bikaintasuna lortzea du helburu, eta nazioartean aitortutako kalitate arauen bidez gidatzen da, lau konpromisotan bermatuta:

Pertsonekin. Askatasun, konfiantza eta lidergo partekatuaren printzipioetatik abiatuta, inplikazioa, motibazioa eta erantzukizuna bultzatuz, pertsonen garapen profesionalean eta pertsonalean laguntzen dugu.

Halaber, Eusko Jaurlaritzaren balioekin bat eginda, konpromiso sakona dugu bizitza pertsonala eta lana uztartzearekin, benetako genero berdintasunarekin eta euskararen sustapenarekin, gure lurraldean hizkuntza ofiziala eta kultur ondarearen funtsezko elementua den heinean.

Bikaintasun Zientifikoarekin. Nazioarteko komunitateak errekonozitzen dituen profesionalak prestatzen ditugu, nekazaritzako elikaduraren sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzen lagunduko duen ikerketa sortzeko gai direnak.

Ikerketa zentro liderra garenez, gure ezagutza arloetan berrikuntzaren erreferente globala bihurtu nahi dugu.Ezagutzaren zabalkundean laguntzen dugu, argitalpen zientifikoen bitartez eta gure ikertzaileek foro eta biltzarretan parte hartuz.

Sektorearekin. Bateko eta besteko eragileekin elkarrizketa proaktiboa izanik, lehen sektorearen eta nekazaritzako elikaduraren enpresen erronkak bideratzen laguntzen dugu, horien artean nabarmentzen direlarik:

  • Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien errentagarritasuna eta iraunkortasuna hobetzea.
  • Aberastasuna eta enplegua sortuko duten jarduera produktibo berriak sortzea.
  • Elikagaien segurtasunaren kontrola.
  • Berokuntza globalaren inpaktua murriztea.
  • Laboreen eta animalien plagen eta gaixotasunen inpaktua minimizatzea, pertsonenganako transferentzia galarazteko.

Gizartearekin. Praktikarik onenak bultzatzen ditugu eta baliabideak jartzen ditugu garapen global solidarioa eta orekatua babesteko ekimenetarako.Aktiboki lan egiten dugu gure jardueraren ondoriozko ingurumen eraginak murrizteko eta gure eguneroko kudeaketan iraunkortasunaren kontzeptua barneratzen dugu.

Gure Gobernuaren kode etikotik eratortzen diren balioak gauzatzeko bidea eman zaizkigun baliabideak zentzuz eta gardentasunez erabiltzea da, eta antolatzeko egitura malgua dugu, prozesuen bidez kudeatzen dena eta emaitzetara orientatua; horien artean nabarmentzen da gure autofinantzaketa maila handitzea, sektoreko enpresen beharretara hurbiltzeko, hazteko eta erreferentziazko zentro teknologiko moduan kokatzeko.

Austeritatea da zergadunei zor diegun balioetako bat, eta ematen zaizkigun aurrekontuetako euro bakoitza Euskadirentzat aberastasuna sortzeko berrikuntza bihurtuko dela segurtatzen du.

Kalitate politika

bittor-oroz

Bittor Oroz Izagirre

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako sailburuordea.