Tecnalia Korporazioa

Tecnalia korporazio teknologiko bat da, eta 2001ean sortu zen ingurune ekonomiko eta sozialaren garapenean laguntzeko helburu nagusiarekin, horretarako berrikuntza erabiliz eta bultzatuz, bai eta ikerketa nazioartean garatuz eta hedatuz ere.

Aliantza Estrategiko hau Inasmet, Labein eta Robotikerren ekimenez sortu zen. Izan ere, ahaleginak batzea erabaki zuten dimentsio handiagoa hartzeko eta, bide batez, Tecnaliari merkatuan lehiakorrago izaten laguntzeko eta honako hauek lortzeko:

  • Masa kritikoa, lehian aritzeko.
  • Merkatuan eta Teknologian espezializatzeko.
  • Bikaintasun Teknologikoa lortzeko.
  • Proiektu Integratu eta Diziplina Anitzekoak garatzeko.

Bezeroei balioa ematea, beraien enpresa emaitzetan edo gizartearen ongizatean eragina izateko.

Ekimena inguruneko beste teknologia zentro batzuentzat ere erakargarria izan zen, eta beste kide batzuk ere sartuz joan ziren etengabe. Gaur egun Tecnalia Korporazioa Azti, NEIKER eta Tecnalia Research & Innovation teknologia zentroek osatzen dute.